Angel Erro.
JIRA

Berariazko onespena

2019ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Gaur ematen du, argazki edo bideorik gabe, ez dugula dena delakoa egin. Sare sozialek bizi gaituzte, onerako eta txarrerako. Horregatik, aitortu behar dut ez nauela hainbeste harritzen (samindu arren) azkenaldiko bortxaketetan (gizon taldeek eginda, gainera, gero eta gehiagotan ematen den beste fenomeno aztertzeko modukoa) delitu egileek argazki eta bideoak egiteak. Beste garai batean hazitakooi sinesgaitza egiten zaigun jarreran. Iritsiko da eguna bi gauzak delitu berdinaren pean bilduko direna. Bestearen duintasuna deuseztatzeko pultsio antzekoak bultzatuta ematen du. Oraingoz (zorionez, esanen nuke), ez da horrela. Eta Nafarroako Auzitegiak epaia eman du La Manadaren bi kideen kontra, sanferminetako bortxaketan egindako bideoak direla eta. Egunotan Kordoban duten epaiketan ere bideo batek eman zuen gertatuko beste eraso sexualaren berri.

Aritz Intxusta kazetariak, Iruñeko bideoen sententzia irakurri ondoren, Twitterren egindako gogoeta guztiz egokia iruditzen zait. «Epaileek biktimaren berariazko onespena exijitzen dute bertan gertatutakoaren grabazioetarako. Hala izanik, ez da ulertzen legeak sexu harremanetarako ere berariazko onespenik ez eskatzea». Ezin hobeki eta laburrago esan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.