Angel Erro.
JIRA

Zenbat gara?

2020ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Benito Lertxundiren kantak XXI. mendera ekartzeko asmoa azaldu zuen atzo Hibai Etxeberria musikariak BERRIAko elkarrizketa batean. Hala eginen du gaur Bilboko Kafe Antzokian eman behar duen kontzertuan. Ez dakit bertan eta mendeberritzeko bideen artean Zenbat gara? abesti ospetsuaren letrari ere aldaketarik eginen ote dion, euskalduntasunaren auzi numerikoa azaltzeko zenbaki arruntak bazterrean utzi (lau, bat, hiru, bost, zazpi...) eta portzentajeetara jota.

Zenbat gara? %25, %13, %55,7?

Galdera hori egin diot neure buruari aspaldidanik, Nafarroan gero eta sarriago euskaldunak %3 baino ez ginela behin eta berriro entzuten hasi nintzenetik. Ehunekoa euskararen kaleko erabilera baten ikerketa batetik atera zuten eta eskuineko politikari eta iritzi-emaile elebakar askok zifrari heldu zioten, tenkor, euskarari egiten dioten ezikusi politikoa nolabait zuritzeko. Nire ustez ez genuen kopuru hori ontzat eman eta orokortzen utzi behar. Orain beste ehuneko bat agertu da (populazioaren %10), Iruñeko Udalak publizitate instituzionala kontratatzeko langa ustez antieuskalduna, horixe baita gutxi gorabehera Iruñeko euskaldunen kopurua. Udal berak ateratako egutegi linguistikoki bereizietan %25 zen euskaraz. Zenbat gara?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.