Angel Erro.
JIRA

Ozpinetan ere bai

2020ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Joan den astean, duela bost egun, emandako datu zorigaitzezkoa, aurten Euskal Herrian hildako langileena, zaharkituta gelditu da. Banekien gertatuko zela, beranduago izatea espero nuen, egia esan. «Urteak 37 egun ditu eta dagoeneko 11 langile hil dira Euskal Herrian, lanean ari zirela». Gaur urteak sei bost egun gehiago ditu eta bi langile desagertu gehiago. Ez da sinetsi nahi dugun edo saldu nahi diguten bezalako herri serio batena. Gauzak nola joan diren, nola kudeatu den, deskoordinazioa (kasurik onenean, axolagabekeria hilgarria ez bada) amiantoaren presentziaren berri emateko orduan.

Oso lurralde industrialdu batean bizi gara. Primeran saltzen eta bultzatzen dituzte gure agintariek bertako ekoizkinak, makina-erremintak, barruan eta kanpoan. Horrek erantzukizun bat ekarriko ez balu bezala. Puntako industria izan nahi duenak ezin ditu hondakinak hirugarren munduko hondakindegian bota eta ahaztu. Erkidegoaren onurak eta aurrerapausoak teleberriz teleberri saltzen doazen goi agintariek ezin dute agertokitik atera eta isilean egon, arazoei aurre egin gabe, hauteskundeetarako egutegia eskuan kalkuluak eginez. Batak eta besteak elkarrekin behar dute. Eztietan eta ozpinetan demostratu behar da lidergoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.