Angel Erro.
JIRA

Irakasbideak

2020ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Hainbat irakasbide atera nahi izan dira, atera izan dituzte, koronabirusa dagoeneko mundu osoan eragiten ari den krisi egoeratik. Zerrendagarriak. Osasun sistema publikoaren behar nabarmenak paradigma liberala auzitan jarri du, kriminal gertatzeko atarian utzita. Osasun zerbitzuek unibertsalak izan behar dute (ezin zaie etorkinei osasun zainketa ukatu, zenbait alderdik proposatu bezala). Ondokoaren arazoek guztioi eragiten digu. Ezin da munduko ekoizpen industrial osoa herrialde batean kontzentratu.

XXI. mendeko arazoei norabide bat erakusten ari zaie, beharbada: kutsadura gutxitu da. Ondasun publikoa (osasunbidea, ikerketa zientifikoa, zainketa sareak...) defendatu behar dira. Lan jarduna beste modu batez antola daiteke (etxetik lan eginda askotan, egun gutxiagotan joanda lantegira). Lan bidaia askoren hutsaltasuna. Aisialdi masibo eta burugabearen amaiera. Turismo gutxitua. Ekonomia globalizatuaren haustura: eskala txikiko eredu agroekologikoen alde egin beharko genuke, tokiko produktuak tokian kontsumituta, bertako langileei baldintza duinak bermatuta.

Irakasbide garrantzitsuak, adostasun handia bilduko dutenak, baina, ikusiko, laster ahantzarazi nahi izanen dizkigutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.