Angel Erro.
JIRA

Azken txaloak

2020ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Atzo goizean Madrilgo Alderdi Popularraren txio bat leitu dut, zortzietako txaloaldia amaitutzat emanez eta osasun langileek egindako esfortzuaz iraganaldian mintzatuz. Jende asko hasi da: «Nortzuk dira hauek omenaldi gutxi gorabehera espontaneo bat (noiz amaitu behar duen) kudeatzeko?», sakonean, jokaldi azkarra iruditu arren. Berez, beherantz doan zerbait norberaren lorpentzat saltzea ideia ona da. Txaloak baino ordu bat beranduago hedatzen hasi diren gobernuaren kontrako protestaldiei protagonismoa emateko bidea ere bai, gizartean txaloak versus lapikoak banaketa politikoa ezartzekoa.

Gero Kirmen Uriberen podcasta entzun dut ere, zutabe honen izen berekoa, igande arratsekoa Euskal Herriko azken txaloalditzat joz. Uriberi ezin zaio, noski, Madrilgo PPri susmatutako guztia aplikatu. Benetan txaloen azken eguna ote zen planteatzen hasi naiz. Eta ni enteratu ez. Horretarako eskumena duen agintaritza nor den jakin gabe.

Urkulluk aginduko zuen, hauteskundeak bigarrenez deitzearekin bat? Une batez neure burua ikusi dut Bigarren Mundu Gerraren amaieraren berri jakin ez zuen Japoniako azken gudari moduan, arratsaldero txaloka pandemia igarota ere, baina orduan ez da pandemia bukatu. Ala bai?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.