Angel Erro.
JIRA

Ekaineko denboraldia

2020ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Azkenaldian gertatzen ari direnak eta sortzen dituzten erantzunak, irudiak eta egoera nola asimilatzen ditugu? Ez duzue errepikapenaren sentsazioa muturrera iristen ari garelakoarekin nahasian? Fukuyamak iragarritako historiaren amaieratik berriz ere denbora ziklikora igarotzen ariko gara?

Dudarik ez, narratibaren bat bilatzen ari gara. Pandemia bat, garai batean, gizadiaren bekatuek azalduko lukete, jainkoaren zigorra litzateke. Bekatuaren kontzeptua ez da guztiz desagertu: birusa gu garelako lelo horretan laburtua; hemendik hobeturik aterako garelako ustean luzatua. Baina, aldi berean, ez dugu gertatzen ari zaiguna geure buruari nola kontatu.

Guztia lehenago gertatu delako sentsazioak hartuta gaude, bai (horregatik, gertaerak balizko telesail bateko atal harrigarriak balira bezala interpretatzera jotzen dute askok: birusak utzitako eszenak, AEBetako presidentea bunkerrean, Anonymousen itzulera...), baina noragabeko crescendo baten moduan bizi dugu. Susmatzen dugu txerto baten agerpena bera ere ez litzatekeela inolako irtenbiderik izanen, lehertzear diren tentsioei konpontxo faltsua ekarriko bailieke. Telesailen narratibaren maila berean ez dagoen edozerk huts eginen liguke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.