Angel Erro.
JIRA

Sasoiko

2020ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Oso litekeena da udan, koronabirusaren kasuen zenbaketarekin bat, zeinak berehala hartu baitezake atzera-kontuaren antza, bigarren itxialdiaren iragarle, Donald Trumpen bideo, meme eta adierazpenak barra-barra (eta izarra-izarra) ugaritzea, testuinguru behar handirik gabe, ez balego bezala beste gairik, azaroko hauteskundeak hurbildu ahala. Hemengo solasgaiak ere baldintzatuko ditu hein handi batean. Begiratu niri, euskararen inguruko azken polemika exogenoa (hitz asmatuak ote dituen) edo, iruinxeme on bati legokionez bezala, aurtengo txupinazoari deitoreserkia eskaini ordez, AEBetako lehendakariaz idaztea ere.

Kontua da orain zenbait egun zabaldu bideo, meme eta adierazpen batzuek zer pentsatua eman didatela zaharren gainean hedatzen hasi den sasoikotasunaren diktaduraz. Trump agertu da beheranzko aldapatxo batean baldar, beldurti, motel ibiltzen. Horrek herrialdea gobernatzeko ezgai (edo ezgaitasunaren bidean) dela egiaztatuko balu bezala hartu dituzte kontrakoek irudiak.

Behin zahar batek mundua adin ertaineko beste edozein agintarik bezain gaizki kudea dezakeela demostratu ondoren, onartzen hasi beharko gintzaizkioke (berak ere bere buruari) zahartzaroan ajeak. Bai, artikulazioak hondatzen dira zahartzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.