Angel Erro.
JIRA

Mezetara joan

2020ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Ezagutzen eta maite dut mezetara ia egunero joaten den baten bat. Berak ere badaki ez dela ohikoena. Usadioa beherantz doa. Agian garai batean mikaztasunez aitatuko zuen. Dagoeneko onartu du. Jende nagusiaren tolerantzia mailak maiz harritzen nau. Mezetan esandakoarekin ere bat etorri ordez, irudipena dut askotan onartu besterik ez duela egiten. Eskertu behar diegu fededunei beren artzainak baino moldagarriagoak eta ulerberagoak direlako gehienetan.

Aspaldidanik eliza da kultur batailaren guda zelaietako bat, beste deus baino lehenago. Mezetara joatea ala ez ere bai. Egunotan ikusten ari gara nola eraman duten egunkarietako portadetara Espainiako presidentea meza batera joan den ala ez. «Quiero ir a misa» oihuari ere erabilera politikoa eman diote ez hain aspaldian frankistek. Gure Iruñean ere modu berean ibili da Maya alkatea, aldarriari «a título personal» gehituta. Iseka nahi eta ahala hainbesteraino eraman du, San Lorentzora sartu aurretik honako adierazpenak egiteko kopeta ere izan baitu: «Lasai-lasai nentorren San Ferminen omenezko mezetara eta ikusi dut notizia nintzela: ezusteko bat». Aspaldian iragarrita eta auzitan jarrita zegoen arren (hitz larritan gaztelaniaz eta askoz txikiagotan euskaraz).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.