Angel Erro.
JIRA

Ezeztapena

2020ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Gezurra sakatu digute: aurten sanferminik ospatuko ez zela esan eta esan ibili ondoren, azkenean ikusi dugu aurten ez-sanferminak ospatzen ari direla, ez baita gauza bera (edo ez-gauza bera baita?). Ezeztapenaren iruzur mekanismo berbera askotan erabiltzen dute gure kontra beste hainbat kontutan ere. Zuk esan ez zarela halako (jar ezazue hemen adjektibo edo izen identitario bat) eta jendea ez-halako zarelakoan kontu eske hasten zaizunean bezala. Nolabaiteko horror vacui batek zuzenduko balitu bezala, ezinbestean, gure pentsuak.Hutsunea betetzeko premia ulergarria da hedabideen kasuan. Eta beti egonen da edukiz hornituko dienik. Iruñeko alkatearengandik hasita, ikusi dugunez. Baina baita kaleko jendea ere. Gozamenez zirikatzen dute ez dagoenaren zaurian, bertan behera gelditutako ekitaldien absentziari jarraipen gertukoa eginez. Kasu batzuetan hutsuneak agerrarazitako nostalgia elikatzeko; beste batzuetan, hemengo nortasunak erraz tradizio bihur zezaketen ekitaldi alternatibo (eta, egia esateko, lotsagarri xamar) batzuk sortu dira espontaneotasun inpostatuaz. Nire zalantza da Euskal Herriko beste hiriburuetara ere migratuko ote duen fenomeno honek, jaiak ez ospatu beharrean ez-jaiak ospatzearenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.