Angel Erro.
JIRA

Gora erregea

2020ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Garai batean tartean sartzen nintzen John Watersek elkarrizketa batean bere faboritoen artean aipatutako webgune batera. Izena ere ahaztu dut. Etxeko argazki erotiko eta are pornografikoak biltzen ziren bertan, baina ez dena delako eszenari erreparatzeko, etxearen dekorazioari baizik, atzekoari, agertokiari, iruzkinak eta guzti. Espainiako erregea bibaka omendu nahi izan dutenen bideoa ikusita (ikusten hasita, 14 minututik gora irauten baitu, eta ez dut beldurrezko laburmetraia, ez bada komediazkoa, ikusteko astirik), ariketa bera egin dut, Espainiako monarkiazaleen soziologia estetiko bati buruzko tesia adinako materiala egon badagoela pentsatu bitartean.

Nik sareetan ikusitako zatian, dena den, laster topatu dut arreta desbideratu didan beste gogoetagai bat. Erregezaleen artean bik (gutxienez) gorakada euskaraz egin dute, gurean monarkiak ez duen babes baten ordezkaritzat pasarazi nahian beren burua. «Gora erregea» aditzean, izebak bere te edo ezki uretan bustitako magdalena bat eskaintzen zidanekoa bat-batean gogoratu izan banu bezala, burura etorri zait euskaltegiko irakaspena, gaurdanik ohartzen naizenez okerra, zeinaren arabera errege hitzak mugagabean behar zuen, gurea zenean, ez beste nonbaitekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.