Angel Erro.
JIRA

Merkatua bezain

2020ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Neoliberalek diskurtso jakin bat erabili ohi dute, batez ere besteei kargu hartzeko, langile ustiatuaren hondamendia zuritzeko eta errua haren gainean paratzeko. Esan ohi dute konfort eremutik atera beharra dugula, zerbaitean aurrera eginen badugu. Esan ohi dute merkatua garatu egiten dela eta behin eta berriro asmatu behar duela nork bere burua, kanpoan, zaharkituta geldituko ez bada. Esan ohi dute krisi bakoitza abagune izan daitekeela, erne ibiliz gero. Esan ohi dute, didaktiko jarri nahi dutenean, bizitzak limoiak ematen badizkizu ikasi behar duzula limonada egiten.

Diskurtso zabaldu horren arrasto gutxi ikusten ari naiz enpresarien ahotik osasun larrialdiak behartutako neurriak martxan hartu behar izan direnean (kontrara, gero eta mezu errukarriagoak ikusten ditut enpresarien ahotan: «Gobernu ezgai honek ixten behartu gaitu» dio etxetik gertuko taberna baten kartelak). Hasia naiz susmatzen nork bere buruari aplikatzeko bainoago, harri moduan, ondokoari botatzeko jaurtigai dialektikoa dela merkatu ekonomiaren onuren mitoa. Hainbestetan kritikatzen dituzten dirulaguntzen eske hasi ohi dira urrialdian. Ez du inor harritzen galerak sozializatu eta etekinak pribatizatzearen dotrinak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.