Angel Erro.
JIRA

Eguberriak salbatu

2020ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Ez da asteburuetako bazkalondoan telebistan ematen duten familia osoarentzako film horietako bat, gero eta politikari gehiagoren ahotan entzuten hasi den adierazpidea baizik, berez aldibereko itzulpena beharko lukeena, Eguberrien inguruko negozioa esan nahi baitu gehienetan. Ematen du bere unean udako oporraldiekin gertatu zen gauza bera errepikatu nahi dutela Eguberriekin, herritarrei epemuga mental eskuragarria eskaini, oraingoan gainera sentimendu onetan bilduta. Iparraldean ez dakit berdin gertatuko den, baina hegoalde honetan nabarmena da.Batzuk disimulu handiarekin, agintari nafarrak bezala, murrizketen muga abenduaren 18rako iragarri dutenak(kalean mundu guztiak uste du, esan ez arren, «Eguberriak salbatzeko asmoz» ari direla orain gogorrago), beste batzuk ageriagoan, politikari eskuindarrak batez ere, zeinentzat Eguberriak berez diren beren agenda ideologikoaren laburpena (tradizioaren eta familiaren goraipamen nahitaezkoa eta norabide bakarrekoa, diferentziaren gutxiespena…). Zergatik data horietan bai eta aurreko edozeinetan ez? Zergatik senideak bai eta betiko lagunak ez? Zergatik egoera eramanezinagoa Eguberriak betiko moduan ospatu gabe, berez aspaldian ezin denean betiko moduan egin?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.