Angel Erro.
JIRA

Erromako belarra

2020ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Antonomasiazko Hiria izan den horretan, eternala omen den ziutatean bertan, Erroman, konfinamendu labur bat aski izan da (martxoan ere gertatu omen zen bezala) Piazza Navonako galtzadarrien artean (sampetrini direlakoen artean) belarra hazi eta plaza berdatzen hasteko. Hala erakutsi dute sare sozialetan zabaldu argazki banatan Koldo Bigurik eta Ane Irazabalek.

Erromaz mintzo, ezer ez da bertan estreinakoz gertatu. Kardinal baten idazkari iritsi zen Joachim du Bellay poeta Erromara, gaztetan. Bertan txundituta gelditu zen, batez ere Erroma erreferentzial historikotik zeinen urrun zegoen benetako Erroma ikusita («Erromak gaur Erromatik ez du Erroma izena baizik»), gehiena hondatuta eta hondakinetan baitzegoen, jauregi asko «caché dessoubz l'herbe», belarraren azpian ostenduta. Izan ere, poema liburu oso bat eskaini zion gaiari. Pierre Ronsardi idatzitako gutun-soneto batean: «Enperadoreen bainu publiko handiak ikusi ditut, haien oroitarriak ikusi ditut, denborak otzanduak, ikusi ditut belarrak gain hartutako haien jauregiak (…)».

Suposatzen dut lasaigarria dela. Daramagun abiadurak suposarazten digun baino askoz bizkorrago nagusituko zen natura, gu gabe, hirietan, are betierekoan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.