Angel Erro.
JIRA

Azaluskeria

2020ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Beti pentsatu izan dut, eta inoiz esan ere bai, eskuindarra izatea sakonean datzala nork bere buruarentzat nahi duen hori besteei ukatzean, pribilegioei esklusibotasunez eustean (zabalduz gero, ez baita pribilegio). Hala ekonomiannola moralean. Abortuaren kontra bozkatzen duenak jakin izan du, behar izanez gero, alaba eraman ahal izanen duela, horretarako du-eta poltsa ongi beteta, Londresera. Osasun edo hezkuntza sistema publikoa suntsitzen lagundutakoek ez dute ordaintzeko arazorik izaten; besteak hor konpon. Droga legalizaziorik ez, baina hiriko dealer fidagarriena agendan. Politika LGTBfoboak bultzatutako alderdiko kideek ulertu ohi dute familia on guztietan egon dela beti homosexual diskreturen bat edo, bestela, ezkongabeko izeba bat bere adineko beste andre batekin bizi dena. Lasai bozka dezakete sexu berekoen arteko ezkontzen kontra eta gero haietako batera joan gonbidatuta edo are ezkontideetako bat izan, gure Maroto bezala. Gauza batek ez baitu bestea kentzen.

Hori horrela, ultraeskuindarra izateak jarrera hori bera muturrera eramatea eskatzen du, agian horregatik inor gutxi harrituko zen beste 24 gizonekin batera orgia batean harrapatutako eurodiputatua alderdi homofobo batekoa izatearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.