Angel Erro.
JIRA

Magufoak euskaraz

2021eko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Aste honetan euskaraz leitu dut, fikziozko pertsonaia baten ahotan jarrita egon gabe, euskaraz sekula aditu dudan burugabekeria handiena. Ez ninduen harritu beharko. Hizkuntza guztietan esan daitezke tontakeriak. «Gaixotasunak mikrobio (bakterio, birus, etab.) bitartez kutsatzen direnaren ideia», Pasteurrek abiarazia, «gailendu eta inposatu egin zen, baina ez arrazoi zientifiko-medikoengatik». Burujabea omen den agerkari batean ageri da. Andaluziar «ikerlari independente» baten teoriak laburtuta eman dituzte, zeinaren arabera teoria mikrobiar horrek ahantzarazi baitigu «medikuntzak tradizionalki milaka urtetan izan duen ikuspegia, gaixotasunak barrutik sortzen direla, eta norbanakoaren jokaera, bizi-ohitura eta ingurumenarekin lotuta daudela». Kopiatu dut zuek ere nirekin bat flipatu eta haserretu zaitezten. Konspiranoikoak ala matxinatuak? izeneko testu batean bota ditu horrelakoak.

Esanguratsua da izenburua, aditzera ematen digulako haiek nola ikusten duten beren burua. Eta matxinada bat egon badago, baina argi eduki beharko genuke ez dela, hainbatek pentsatu nahi duten bezala, aurrerakoia, medikuntza tradizionalaren aldarrikapenak edo Iker Jimenez gasteiztarraren saioak ongi erakutsi bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.