Angel Erro.
JIRA

Festaurre

2021eko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Ohartu naiz adiskideren batekin topatzen naizenean, gero eta maizago hasten garela etorkizunerako planak egiten, oraindik zehaztugabeak eta nahimenezkoak, baina beti lagun guztiak bildu eta garai batean bezalako parranda egitearekin zerikusia dutenak. Bat ameskeriatan hasten da taberna leporaino bete bateanirudikatuta bere burua. Bestea, peña edo elkarte batean antolatuko dugun afari pantagruelikoarekin eta afalondoarekin. Hirugarren batek ezezagunekin interaktuatzea du irrika. Egon badago bi urteko etenaldiak gure festarako gaitasunean eragin negatiboa izanen duela uste duenik. Lehengo berdinak izanen gara? Baina oro har gauzak utzi genituen puntu berean berriz hartzeko ideia nagusitzen da. Gainera, gogoratzen diogu elkarri, joan den mendeko gripe epidemia (eta Lehen Mundu Gerra) pasatu eta gero, urte dirdiratsuak etorri ziren. Erdi Aroko izurriteen ondoren ere, larru-festak nonahi.

Ederregiak espero ditugu, aurre-erreserbak eginez ia, orgietarako azpiko jantziak atontzen. Adiskideren bat topatzen dudan hurrengoan, aldiz, Nazioarteko Diru Funtsak atera berri duen txostena aipatuko diot, pandemiaren ostean sozial iskanbilen bolada iragarriz.

Festaurrean gaudelakoan eta, sinesgarriago, gerraurrean gaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.