Angel Erro.
JIRA

Esku gogorra

2021eko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Azkenean zer gertatu da Perun? Galdetzen dut, seguruenik zuek hau irakurtzean nik baino argiago jakinen duzuelako zein izanen den bertako hurrengo presidentea. Zirraragarria izaten ari da, nik ikusi dudan punturaino, boto zenbaketa. Portzentaje txikia gelditzen da zenbatzeke. Txikia izanen da bi hautagaien arteko aldea ere. Beraz, oso erraza da ultraeskuinaren jarraibidea erabiliko dutela asmatzea, Keiko Fujimorik galduz gero (iruzur salaketa publikoa, hedabideek anplifikatua, bazterrak nahasita, gobernu berriaren zilegitasuna auzitan).

Ultraeskuindar esan dut, baina nekez erabiltzen dute hitza. Albistegietan, berriz, erruz zabaltzen dute, beste hautagaia, hau idaztean irabazle dabilena, Pedro Castillo komunista dela. Erreportaje labur batean ez dute ez behin, ez bitan, ez hirutan esan, lautan baizik. Bitxia da, Fujimoriri, aldiz, ez diotelako inolako adjektiborik lotzen. Gehienez, bere aitaren alaba da: kartzela, ustelkeria eta hori guztia. Baina apenas ideologiarik gabeko opzioa da. Esku gogorra, bai. Uste dut bideo batean esku gogorra espresioa erabiltzen ikusi dudala. Seme-alabak ez dira gurasoen jokaeragatik epaitu behar, baina fujimorieraz esku gogorrak genozidioa esan nahi izaten du, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.