Angel Erro.
JIRA

Iraultza

2021eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Gaztea ez naizelako seinalea: kontuez berandu enteratzea. Baina oraindik enteratzen naiz hainbat gauzaz. Esaterako, Eddi Circa izeneko musikariak bere gorozkiak igurtzi dizkiola aurpegian Ben Yart trap artista mendillorritarrari. Hortaz enteratu naiz, zeharka eta berandu bada ere. Txiripaz, baina, jakin dut Ernaik jardunaldi nazionalak antolatu dituela. Lagun gazteago batek, unibertsitatean dabilenak, behin azaldu zizkidan ezker abertzalearen gazterian dagoen zismaren nondik norakoak, baina ez dut ongi gorde gogoan.

Zahartzen joatearen marka behinena gauzak ahanztea izaten da, baina nik esanen nuke interesa galtzearen ondorioa baino ez dela. Gazteen artean aspaldiko eztabaidak zerotik hasita ikusteak ere urte pila jartzen dizu gainean. Irribarre batez irakurri dut Ernaiko jardunaldi nazionaletan egondako norbaitek Twitterren jarritakoa: «Benetako iraultzaileak iraultza egiten dutenak dira, ez iraultzaz asko hitz egiten dutenak». 55 urteko politikari batek esan die gazteei.

Gaztaroa pixka bat horixe da, ezta? Helduek markatutako bide teorikoari iraultzaile iriztea. Hasieran ez du ematen, baina buelta pare bat emanez gero, halaxe da. Zahartzaroa, berriz, gazteek hartutako bide praktikoa galbidetzat jotzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.