Angel Erro.
JIRA

San Petri

2022ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Aitari gezurra esan diot, edo ez egia osoa, ongi nagoela erantzun diodanean. Saiatu naiz harekin hizketan eztulik edo doministikurik ez egiten eta boz katarrotsua leuntzen. Ez dut ikusten zergatik kezkatu beharko nuen. Nik baino izu handiagoa hartuko lioke testaren positiboari, batez ere, distantzia dela eta, nigatik ezer gutxi egin ahal duenean.

Kalera atera naiz, musukoa jantzita, egun hauetarako erosketa egitera. Duda egin dut ez ote nukeen online egin beharko, baina, sintomarik gabekoak lanera joan ahal badira, zergatik ez ni erostera. Bueltan, auzoko batekin topatu naiz, justu musukoa kenduta neukanean. Berriz jantzi dut arrapaladan hura agurtu aurretik; nik uste zerbait susmatu duela. Begirada jakingurazkoari zahar eta zuhur sentiarazi nauen «badaezpada» batekin erantzun diot.

Etxean sakelakoari begiratu diot berriro. Lagun taldeko inork ez du oraindik txintik atera. Eta haiek ez dakit, baina ni haiekin baino ezin izan kutsatu, Josuren despedidan. Beste norbaitek ere egon behar du egoera berean, guztiak ez badira. Baina isiltasuna nagusi. Harik eta hortik bi ordutara bat «neska-mutilok zer moduz» batekin menturatu den arte. Aitorpenen segida irekitzeko? Dantzan den Putinen gif-a bidali dut taldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.