Angel Erro.
JIRA

Durangoko

2020ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Durangoko Azokak ez du salmahairik izanen. Digitala izanen da salmenta sistema eta streaming bidezkoa emanaldia. Ez dut uste inor gutxik gordeko zuenik abenduko liburu eta disko azoka aurrez aurrekoa izateko itxaropenik, eguberriak beraiek hala moduz ospatzeko prestatzen ari garenean geure burua (opariak ere agian digitalak izanen dira, Olentzeroz eta Mari Domingiz mozorrotutako mezulari batek entregatuta, eta afariak ere streaming bidez). Egoeraren arraroak eta kultur sistemaren hauskortasunak euskaldun jendea forma horretan bada ere parte hartzera bultzatuko ahal du, liburu eta disko asko erosita, stand-en arteko ibilaldi birtualak eginez eta etxeko egongelatik ikusitako kontzertu eta aurkezpenetan.

Egunkari honetan aurreko egunean IƱigoAstizek, berriro Durangotik, artikulu batean galdetzen zuen ea euts diezaiokeen urtebeteko geldialdiari euskal kulturak, Azoka egiten den eraikinaren parean dagoen Plateruena kafe antzokiaren itxiera hizpide hartuta. Erakundeei, zilegitasun eta arrazoi osoz, egiten ahal dizkiegun kexu eta erregu guztiak alde batera, iltzatuta gelditu zait ez dakit nori leitutako autokritika bat: gero eta jende gehiago hurbiltzen zen azkenaldian. Urte izugarria ez dadila izugarriagoa izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.