Angel Erro.
JIRA

Apatrida

2020ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Iban Zalduak ongi iragarri bezala (ik. Oharrak eta Hondarrak bere blogeko azken sarrera), ondore gehiago ekarri dizkio Iñigo Urkulluri Radio Euskadiko elkarrizketa batean Fernando AranbururenPatria liburua (bai, oraindik horrekin gaude!) irakurri eta izen bereko telesaila ikusi ez duela aitortzeak, (ustez) azken bi urteetan euskarazko libururik irakurri ez duela aitortzeak baino. Hurrengo egunean bertan Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Kultura sailburua den Bigen Zupiriari ere galdetu zion kazetari batek ea Patria irakurria zuen (erantzuna: «Bai, eta baita Martutene edo Zorion Perfektua ere»).

Antza, Aranbururen eleberria irakurtzea politikari ona edo hiritar eredugarria edo susmorik gabeko euskalduna edo demokrata porrokatua zarela demostratzeko urrats ezinbesteko bihurtu da momenturen batean, inork abisatu ez badigu ere.

Liburu horren bertuteak kontaezinak dira. Hura irakurri dutenek eskuratzen dute euskal gatazka zaharraren gaineko ezagutza bat-batekoa, bertatik bertara ezagutu (eta sufritu) zutenak ere isilarazteko modukoa.

Oraindik gelditzen baldin bada Patria liburua (edo telesaila) ez irakurri edo ikusteko ausarkeria egin duenik, suposatzen dut apatrida izendatu beharko zaiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.