Angel Erro.
JIRA

Aurpegirik gabe

2020ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Asteburuko istiluek mahaigaineratu dituzte Frantziak ere poliziaren anonimotasuna (izengabe baino aurpegi gabea) babesteko neurriak. Hemen ezagutu dugu polizia burutzen ari zen aktuazioren bat, gehienbat gehiegizko indarra aplikatuta, argazki edo bideo baten bidez biltzeagatik isuna jaso duenik. Ematen du guztia bideratuta dagoela (hau ere geure begiz ikusi dugu, ez da inolako ahoberokeriarik) polizia halako minoria babestu beharrekotzat jotzera; izan ere, haien (jardunbideen) kontrako iritziak edo manifestazioak, are erresistentzia pasiboan oinarritzen denean ere, gorroto delitutzat pasarazi nahi izan dituzte. Gutxi gorabehera, munduan ia 500 milioi hiztun dituen hizkuntza bat biziraupen arazo larriak izan badituen hizkuntza gutxitu batek zanpatzen eta desagerrarazi nahi/ahal duela sinetsarazi nahi digutenen estrategia berrituz.

Egia izan daiteke polizia batek aginduak bete besterik ez duela egiten eta bere jokabideen erantzukizuna goikoek dutela. Ulertzen ez dudana da beren lana behar bezala egiten badute, ez badute zertaz lotsatu eta agintariek ez badute zer ezkutatu, zergatik ezin den guztia kameraz dokumentatu. Poliziek berek izan beharko lukete debeku horrekin kezkatuenak, zer agindu nahiko dieten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.