Angel Erro.
JIRA

Demokrazia eredugarria

2021eko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Bidenen garaipena gutxi gorabehera bideratuta eta onartuta zegoelakoan, ezustea hartu dut Kapitolioaren irudiak ikusita. Harrigarria izan da demokrazia eredugarria omen den herrialde batean gertatzeagatik (hain eredugarria, non ez baitu dudarik egiten atzerrian demokrazia ezartzeko aitzakian beste herrialdeetara sartu eta bertako baliabideak eskuratzeko tenorean) eta irudiei zerien jite epikoa filmetan ikustera ohituta gauden horretatik hain urrunekoa izateagatik. Erantzuna ere, poliziaren aldetik, ez da filmetakoak bezalakoa izan. Baina konparatzekotan harrigarriagoa (edo ez) gertatu da zeinen alde mingarria dagoen poliziak Black Lives Matter lelopeko manifestazioak edo klima aldaketaren kontrakoak nola kudeatu dituen. Hor daude irudiak. Eta ez da horko kontua bakarrik. Eskuin muturrekoa izan daiteke muturreko, baina ez da sistematik kanpokoa, edo, bestela esan, sisteman —bereziki, segurtasun gorputzetan— ongi txertatuta dago. Eta haratago joateko joera nabarmena dago hor eta hemen. Irudipena dut orain artekoak berotze ariketak baino ez direla, soka tenkatzeko. Kontuz zer etorriko den. Ez du itxura onik. Mendea hasi da hartu dezakeen tornu kezkagarria erakusten. Atzoko egunaz oroituko gara gerora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.