Angel Erro.
JIRA

Listurik ez

2021eko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Artista ospetsu bat hiltzen denean mezu goibel eta etsiez betetzen dira sare sozialak eta hedabideak, jarraitzaile atsekabetuez. Askotan galdera egiten dut horrelakoetan artistaren ala pertsonaren galera deitoratzen ote dugun. Artistarena, pentsatu beharko genuke, baina sortzeari aspaldian utzi zionean ere, lanturuak ez dira txikiagoak izaten. Agian isiltzeko erabakiaz damutzeko aukera betikoz galdu delako edo beste zerbaiti egiten diogulako negar, geure buruaren zati bat aingurarik gabe gelditu berri delako.

Françoise Hardy ez da hil, baina prest dagoela esan du. Orain hilabete batzuk iragarri zuen ezinen duela berriz kantatu. Zintzurreko minbizi batek listurik gabe utzi du eta tratamenduak gortu dio belarri bat. Edozein kantariren lanabesei eraso die zuzenean gaitzak. Baina gaixotasuna ez da beti metafora bat. Pertsona fisikoa da sufritzen ari dena. Amaiera hurbil dagoela nabari duela eta lagundutako suizidiora jotzeko prest dagoela adierazi berri du, hori egitea Frantzian gizagabe onartuta ez dagoen arren.

Artista joan da. Pertsona ere desagertuko den egunean mezuak ez daitezela etsiak eta goibelak izan. Hobe genuke, horren ordez, agintariei eskatzea ez diezaiotela inori inposatu nola esan adio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.