Angel Erro.
JIRA

Prentsa askatasuna

2019ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Nire belaunaldiko jendeak batez beste ikusi dituen film amerikarretan prentsa askatasunaren aldeko halako epika bat ezagutu dugu eta horretan hazi gara, sinetsita. Urte gutxi batzuk aurrerago, munduaren funtzionamendua eta film amerikarren batez besteko hipokrisia kuota hobeki ezagutu arren, irakaspen hori nolabait itsatsita gelditu zaigu: zorigaitzago bizitzearen bide ziurra.

Gara egunkariarekin egin nahi dutena ez da atzoko notizia. Denbora egon da eskandalu ikaragarria sor zedin. Ez da hala izaten ari. Argi dago bidegabekeriaren nondik norakoa. Azal nezake berriro ere, zerbaitetarako balioko balu. Bortxaz eta (Espainiako Justiziak berak onartu duenez) injustuki itxitako Egin egunkariaren aktiboak Gara-ri helarazi gabe, pasiboa (zorra) endosatu nahi diote, zeinak egunkaria ekonomikoki itotzea ekarriko baitu. Baina garrantzitsuena, trikimailu juridikoak gorabehera, zera da: hedabide bat, modu aktiboan edo pasiboan, isilarazteak, estutzeak dakarren galera gizarte osoak pairatuko duela, baita dena delako hedabide hori kontsumitzen ez dutenek ere. Gizartearen aniztasunaren eta, bai, esanen dut, film amerikarretako bikoizketako ahotsez, demokraziaren kontrako erasoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.