Angel Erro.
JIRA

Ez ikusia

2019ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Neure buruarekin harrituta nago. Spoiler edo, Edu Lartzagurenek dioenez, izorrakiek gogaitzen ez nautela askotan esan arren, ahalegin ikaragarriak egiten ari naiz Game of Thrones telesaileko azken denboraldiari buruz deus ez jakiteko. Ohartzen naiz ez dela seinale ona. Azkenean tronuaren jabe nor den besteinteresik edo garapenik ez balu, beste atseginbiderik ez balemabezala. Halere, horrela ari naiz.

Gehien harritzen nauena ez da hori, dena den. Ezertaz ez enteratzeko darabildan metodoa baizik: ez dut metodo bat ere. Edo berezko ez ikusiaren metodo zaharra. Hasieran sare sozialek, pertsonak ez ezik, hitz edo gai zehatz batzuk isilarazteko egon badauden mekanismoak martxan jartzea pentsatu nuen. Batek isildu edo blokeatu beharreko terminoen zerrenda argitaratua zuen. Nik horiei euskarazko berba bat edo beste gehituko nieke. Zezenak (edo dragoiak) harrapatu ninduen, baina, ezer egin gabe. Ez nuen behar izan. Begiek telesail horren inguruko zerbait dakarren ezer detektatzen dutenean, burmuinari informaziorik helarazi gabe, ez ikusia egiten diote eta beste kontu batera pasatzen dira. Harrituta nago, zenbatetan eginen ote dudan berdina beste auzi batzuekin. Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.