Angel Erro.
JIRA

Out-eskundeak

2020ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
IƱigo Urkulluk ez du oraindik zehaztu EAEko hauteskundeak noiz izanen diren. Galdetu arren, ez du dataren inkognita guztiz argitu. Presidente baten botereetako bat horixe da, bozen berrespenera aurkeztearen astia kontrolatu eta neurtu ahal izatekoa, oposizioa ustekabean eta ordu baxuetan harrapatzen saiatuta. Analista guztiak ados daude aurten klabeetako bat Kataluniako hauteskundeekin inolaz ere ez bat egiten saiatuko dela, ahalik eta urrutiago egoten bi hauteskunde gauak. Eta Torrak ere ez du Kataluniakoentzat datarik eman, baina, dirudienez, aurrekontuak onartu ondoren ere luza daiteke. Horregatik Urkulluren presa eta baita zehaztugabetasuna ere, badaezpada. Nire duda da Kataluniako egoerak hainbeste baldintza dezakeen EAEko politika. Susmoa dut paradigma aldaketatxoa etor litekeela, Espainiako sozialismoaren eta ezkerreko alderdi abertzaleen arteko hitzarmenen eskutik. Katalunian ere gerta omen daitekeen eszenarioa, PSCk eta ERCk gehiengoa osatuko balute. Ikusteko dago EAEn aski izanen luketen, tartean beste muturreko Vox bat sortuko ez litzatekeen,hau da, boz isuria ekarriko lukeen esentzia abertzaleen gordailu bat. Rosa Diez outsiderraren itzulerak ere emanen luke zertaz hitz egina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.