Angel Erro.
JIRA

Erantzukizuna

2020ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Asiako zenbait herrialderen adibidea eta, hurbilago, Italiarena edukita, deigarria da, besteren buruan zentzatu ez bagina bezala, gurean (gure Estatuan?, gure Estatuetan?) neurri erradikalagoak hartu ez izana lehenagotik. Ematen du inpaktu ekonomikoaren beldur ari direla, ezinbestean hartu beharreko neurriak geroratzeak inpaktua handitu besterik egiten ez duela jakinda ere. Interes gatazka horretan arazoa da zein (eta noren) onura lehenetsi.

Joera indibidualistak, zeinetan hezi eta trebatu izan baikara urteetan, esaten digu koronabirus delakoa ez dela hain larria ere, norberak gaindi dezakeela ehuneko altu batean, darwinismo sanitarioa nolabait gailenduta; estatuaren gomendioei sinesgogor begiratzen die; izatekotan, gaixotzea gogaikarria izanen zen. Europako herrialdeek, osasun agintariek, berez badakite birus honek ez duela triskantzarik ekarriko, gizateria txikituko; beste beldur bat dute, estatistikoagoa: osasun sistema kolapsatuko ote den, ongizate estatuaren hondar ahuldu hori. Ni ez naute beldurtu behar (beste batzuk bai, akaso), aski kontzientziaduna naiz jakiteko nire osasuna ez dagoela arriskuan, guztiona (orain eta hemendik aurrerakoa ere) baizik. Antzeztu dezagun, beraz, erantzukizuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.