Angel Erro.
JIRA

Gaur ere ostirala

2020ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Atzo ohartu nintzen, neure buruari esan nionean «azkenik ostirala», berez aste osoa izan dela ostirala, baita gaur ere ostirala dela, eta bihar ere ostirala izateko aukera guztiak daudela, ingelesez hori bai, friday, eta, sinestesiak jotakoen sufrikariorako, ez edozein koloretakoa, dekretuz beltza baizik. Ez ninduen harrituko egunotako ostiraltasuna luzatu eta datorren astera arte irautea. Toki guztietatik iritsi zaizkit gaur eternal honetako usteko eskaintzak, posta elektronikotik erruz ezabatu behar ditudanak goizero. Ikaragarria da zenbat propaganda zerrendatan izena emanda nagoen, gehienetan nik jakin gabe. Kalean ere bakana da ostiral beltzaren modarekin bat egin ez duen mertzeria edo kailu-kentzailerik. Onlyfansbezalako plataforma exhibizionista batean bere intimitatea saltzen duten norbanakoak ere black friday-ko beherapenak egiten ari omen dira lotsariak erakustearen truke.

Izugarria da merkatari potentzia handien soinuan nola dantza egin behar duen txikienak ere. Eta nekagarria da zenbat luzatzen den. Hor handienak du gutxien galtzekoa, beti egin dezakeelako prezioa jaistekoa, ilusioa bada ere. Ostiralekoa ez hainbeste, baina ongi paratu zioten beltz kolorea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.