Angel Erro.
JIRA

Disney euskaraz

2021eko otsailaren 11
00:00
Entzun
Disney euskaraz izeneko talde bat, Donostiako guraso euskaldun eta euskaltzale batzuen ekimena, Eusko Legebiltzarrean egon da. 5.000 sinadura bildu dute, Disney konpainiari eskatzeko zinema aretoetan zein streaming plataforman ekoizpenak euskaraz emateko. Streaming plataformenak Disney+ delakoari egiten dio erreferentzia. Oker ez banago, guraso katalan eta katalantzaleek orobat sinaduren bidez lortu zuten euskararentzat eskatzen ari direna. Hemen besteek lortu arte ez zuen inork zirkinik egin. Ulergarria, beharbada, hizkuntz kontuetan ezezkoetara ohituegiak gaudelako. Nola hasiko ginen amerikarrei eskatzen gugan dirua gastatzeko?

Esan gabe doa bat egiten dudala Disney euskaraz egitasmoak eskatzen duen guztiarekin. Pittin bat haiengandik urruntzen nauena da «haurren hizkuntza eskubideak bermatzeko» helburuan zentratzea. Eta ez dut hau esaten, hainbatek uste bezala, Disney publiko helduentzako edukia ere badelako. Nire ustez haurrekin euskaraz eta gero gerokoak leloa sendotzen duelako baizik. Egia da hizkuntza umetan ikasten dela, baina helduek erabili ezean, jai dute ume euskaldunek. Hobe genuke guztiok (umeek barne) euskal telebistak helduentzako eduki kalitatezkoak bermatuko balitu euskaraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.