Angel Erro.
JIRA

Arazo bat dugu

2021eko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Arazo bat dugu poliziarekin. Lehen pertsonan esaten dut, txikitik ari bainaiz, txokotik, baina berdin Lur planetaren bozeramaile izendatuko banu neure burua. Dagoeneko galdu dut kontua, kasurako, zenbat hildako daramaten Estatu Batuetan. 13 urteko mutil latindar bat tirokatu dute, eskuak altxatuak zituen arren. Ez dakit zenbat gazte beltz ere bai. Bat poliziak taser delakoa pistolarekin nahasi omen zuelako. Besteak atxiloketari aurre egin ziolako. Azken notizia hori taberna bateko telebistan aditu nuen. Bezero batek zerbitzariari: «Buru egiten badie poliziakideei hain zakar, parte onetik ez datorrelako seinale». Eutsi diot erantzuteko gogoari, luze joko bailuke azaltzeak indarkeria estrukturala zer den, atxiloketari aurre egitea izan daitekeela, hain zuzen, komisarian nola tratatuko duten jakitearen ondorioa. Eta abar.

Baina, esan bezala, ez da urrutiko kontua soilik. Abisatu zaigu Mendebaldeak hurrengo urteetan jasoko duen indarkeria (edo deitu terrorismo) gehiena ultraeskuinetik helduko dela. Zer egiten ari da eskuin muturrak segurtasun indarretan duen presentzia detektatu eta erauzteko?

Nazi banda bat etxe bat hutsaraztera etorri da Abadiñora. Ertzaintzari eskerrak emanez utzi dute Euskal Herria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.