Angel Erro.
JIRA

Trena galtzeaz

2020ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Harritu nau Europako Funtseko dirulaguntzekin EAEn finantzatu beharreko proiektuetan nagusi oraindik abiadura handiko trenarena izateak. Hogei urte baino gehiago daramatzagu AHT gora eta behera. Ikaragarria da hortik isuri den diruaren kopurua. Onartzen dut estrukturetan dirua xahutu beharra dagoela. Baina hainbeste hain gutxiren truke? Eztabaida zaharra da. Zaharrak dira orobat bakoitzaren jarrerak. Gutxi dira iritziz aldatuko zutenak, baina nago, tantaka bada ere, gero eta gehiago direla megaproiektuaren alferrikakotasunera lerratzen doazenak. Merkantziak ere garraiatu ahal izanen direlakoa oraindik sinesten duenik ez dago. Pixkanaka han-hemenka aitortu behar izan dutenez. Horiek guztiak alde batera, ni gehien harritu nauena da honekin zenbat denbora daramagun. Hogei urte luzean gizarte baten premiak zeharo aldatu daitezke. Jendea eta salgaiak garraiatzeko behar edo moduak zeharo aldatu daitezke. Sentsazioa dut aurreranzko ihesaldi bat baino ez dela abiadura handiko trenaren tema hau. Ihesaldi motel-motel bat, hori bai. Hainbeste diru eta hainbeste argudio xahutu ondoren, nork aitortuko du okertu ginela, esfortzua beste nonbait jarri behar genuela? Argiago beste krisi ekonomiko bat datorkigunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.