Angel Erro.
JIRA

Zeu kazetari

2018ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Nire ezkonanaiaren alaba txikienak kazetaria naizela uste du, egunkari batean, honetan, idazten dudalako. Saiatu naiz burutik kentzen, baina, kontrara, niri beste burutazio bat, oraindik handinahiagoa, sartu zait: ez ote garen denok kazetari. Alegia, bitarteko teknikoek (egun guztian prezisio handiko argazki eta bideo kamera bat gainean eramatea, sakelako telefonoaren barruan) gehi sare sozialak bezalako plataforma hedatzaileek ez ote gaituzten denok kazetari bihurtu. Gutxienez, notiziaksortu eta handiagotzeko ahalmenaz hornitu. Batek grabatu duBartzelonatik Londreserako hegazkin batean sinetsezina dirudien jarrera arrazista. Beste batek, edo batek baino gehiagok,lekukotasun grafikoa eskaini diote segurtasunekoek nola tratatu duten billetea erakutsi nahi ez duen gizon beltza Madrilgo metroan. Oso denbora gutxian inguruko jendea sakelakoa ateratzen ikusi dut gertatzen ari zitzaion bidegabekeria bat salatzeko. Irudi horietako batzuk hedabide orokortzaileetara iristen dira (batzuetan benetako kazetari soldatapekoei lana kenduta), baina beste asko hor geldituko dira, haserrearen balbula, gizartearenhezigarri, manipulazioaren arriskuan. Kazetari ez gaitu eginen, beharbada herritar engaiatuago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.