Angel Erro.
JIRA

Bi paretak

2019ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Ez ginen hainbeste. Engainatuta bizi izan gara lau urtez. Mendebaldeko demokrazietan, batez beste, lau urteko iraupena dute egiek eta gezurrek, berriztagarria. Orain, beste lau urteko autoengainu bati ekinen diote beste batzuek. Irabazi dute. Errealitateak (aurrekoak nonahirako balio lezake baina, nonbait kokatzeagatik: demagun, Nafarroaren errealitateak), bitartean, ezin hain erraz neurtuzko koordenada batzuetan egiten du aurrera, urrats pakidermikoekin, nora iristeko agian ez dagokigu guri esatea edo jakitea bera.

Ez geunden hain okertuta ere. Ez ikusia egin diogu, zapuztaldi bakoitzerako ilusio berri bat landatzera eman gara, gero eta lur eremu murriztuagoan. Azkenean, aldi berean baldintza asko behar ziren ametsari eutsiko bagenion. Partidua ez zegoen guztiz geure esku. Espainiako ziklo politikoaren eragina askoz fuerteago nabaritzen da Nafarroan EAEn baino. Autokritiken atalean sartu beharko da hortik atera nahi edo ahal ez izana. Iaz, Ahal Dugu-ren krisia aitzakia, hauteskundeak ez deitzea. Agian honakoa zen aukera bakarra. Txibite edo Esparza presidenteek ez dute zertan izanen. Arma ahaltsua da. Pedro Sanchezi bikain etorri zitzaion: bi paretak egin ditu. Horren errebotean bizi gara oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.