Angel Erro.
JIRA

Hirugarren gradua

2020ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Egun berean iragarri dute, joan den ostegunean, Jokin Unamuno, Oihan Arnanz eta Adur Ramirez de Alda altsasuarrei hirugarren gradua emanen zietela eta emanen zietela hirugarren gradua baita Kataluniako bederatzi preso independentistei ere. Sare sozialetan txirikordatu zaizkit bi notiziek nire jarraitzaileei eragin dizkieten poz adierazpenak. Une batez, ekintza bidezko batek sortzen duen pozbidea zitekeela irits ninteke. Halere, hor justiziarik gabe, denbora joanaren ondorioa ikusten da. Poza adierazi zutenek hau bazekiten. Baina, halere, zer beste egin zezaketen notizia ona ospatzea baino? Askok dugu injustizia bat gertatu delako uste sendoa. Bidegabe hasi zena bidegabe tinkatu eta bidegabeari jarraikortasun eta sakonera eman zion, biderkatuta. Efektu areagotzaile hori, nolabait, partzialki, geratu izanak justiziarekin nahasteko tentazioa ekarri ahal du. Irudipen okerra da.

Denbora, guztia sendatzen omen duen hori, zigorra bera izan dela ahanzteko tranpan eror gaitezke. Ez du denborak ezer konpondu, ezer samurtu, ezer beraztu. Pasatu besterik ez du egin. Horrek ekarri ohi duen lasaituarekin. Hirugarren graduak arinduko du larria izandakoa eta oraindik larria dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.