Angel Erro.
JIRA

Adiskideak

2020ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Zuei ere ez zaizue gertatzen batzuetan nahasten dituzuela pandemiaren kontra arautu dutena, auzitegiek atzera bota dutena, beste eskualde, erkidego edo herrialdetan indarrean dauden neurriak, adituek abian jarri beharko zutela telebistan haizatzen dutena eta, bete beharreko lege gabe, gomendio hutsa dena? Haietako bat, nahiz eta ez dakidanseguru zeinetakoa den (gomendioa esanen nuke, baina ez nukejakinen nork eta non emana), iltzatuta gelditu zait: bizikideez aparte, noizbehinka topatzen duten lagunen artean ere halako burbuila egonkorrak osatzea zen kontua. Hots, etxetik kanpoko beti jende berberarekin elkartu eta talde horrekiko halako fideltasuna gorde.

Adiskidetasunaz gogoeta egitera eraman ninduen ideiak. Eskatu ahal zaio hori adiskide bati, beste inorekin ez gelditzeko, beharbada maite bati eskatzen ahal zaion bezala? Lagunen artean jelosia egon badago, leialtasun eskaera ere bai, baina esklusibotasuna ezin da izan adiskidetasunaren ezaugarrietakoa.

Baditut lagunak aspaldian ikusten ez ditudanak, pandemiaren aurretik, elkarri deitu edo (maizago) idatzi arren erregulartasunez. Zer-nolako burbuila osatzen dugu? Zer egin halako talde batean hitzezko besarkada haragizko bihurtu behar dugunean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.