Angel Erro.
JIRA

Esku hartzea

2020ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Askoz gutxiagogatik Ameriketako Estatu Batuek berek esku hartu dute beste herrialde batean bertako demokrazia arriskuan zegoela argudiatuta edo aitzakiatzat hartuta. Harritu nau inork proposatu ez izanak, sarkasmoz bada ere. Nabari da Hugo Chavez ez dagoela bizidunon artean. Baina agian ez da besteon ironia faltagatik. Oraindik edozer gerta daitekeelako baizik. Are atzerriko gerrarik abiatu ez (omen) duen Trump presidenteak barne interbentzio bat egitea ere, militarrek burutua edo zibilek. Horren beldur daude batzuk. Atzo gizon armadun bat atxilotu zuten botoak zenbatzeko zentro batera zihoana, zenbaketa gelditzeko prest.

Iruzurraz ari da Trump eta neurri batean harrigarria da boterearen erpinean dagoenak bere burua biktimatzat saltzea. Kalitate gutxiko beste demokrazietan behintzat karguan dagoenak maneatzen ditu emaitzak, boterean betikotzeko. Gero, Mendebaldeari komeni zaion ala ez, eginahalak eginen dira diktadoregaia erorarazteko, are herrialdean esku hartuz zuzenean.

Presidente izendatuko duten Joe Bidenek dagoeneko iragarri du bere egitasmoen artean nazioarteko lidergoa «berreskuratuko» dutela. Horrek esan nahi du interbentzioek jarraituko dutela, baina atzerrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.