Angel Erro.
JIRA

Denok batera

2020ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Emmanuel Macronek, zenbait udaletako alkateekin telematikoki bildu ondoren, jakinarazi die (eta gero jakinarazi digute denoi) Frantzian konfinamenduaren amaiera mailakatua orokorra izanen dela, eskualdeka egin beharrean. Erraza da pentsatzen hiri eta eskualde handi eta jendeztatuagoen komenentziaren arabera hartuko dela erabakia, beharbada populazioaren erdia herri txiki eta eskualde hutsagoetan bizi arren. Gehiengoak eta gehiengoak daude. Eritasuna kontrolpean duten zonaldeek metropoliaren itxialdi bera irentsi beharko dute. Zentralismoaren gaitzaren adibide argigarria da hori. Guztientzako berdina, guztiak berdinak ez izan arren, bakoitzak bere zirkunstantzia eta beharrak eduki arren.

Parisko aldirietan izan diren istiluek ere zirkunstantzia eta behar ezberdinen existentzia begietaratu beharko lukete. Berrogeialdiak ekarri dituen egoera latzak eta laguntzen eskasia. Italiako hegoaldean berehala ohartu ziren arrisku horretaz, Palermon lehen supermerkatua arpilatzearekin batera. Guztioi mugimendu eta jardun murrizketa berberak ezarri dizkigute, baina denok ez gara berdin bizi, denok ez dugu albo babes bera, denok ez gaude lurpeko ekonomian bizirik irautera berdin kondenatuta. Egalité gezur handia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.