Angel Erro.
JIRA

Gazi-gozoa

2020ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
EH Bildu koalizioak dastatu ahal izan du Espainiako Gobernuko alderdi nagusiarekin negoziatzearen zapore gazi-gozoa, gazi-geza edo ezti-mingotsa. Bero zerbitzatu baina berehala epeltzen den platera izaten da, mahaira hotz iritsi ohi dena. Tartean ile bat eta guzti. Analista batzuek, dena den, seinalatu dute garrantzitsuena ez dela jakia goxo dagoen ala ez, bete gaituen edo aerofagia eraginen digun; garrantzitsuena mahaia partekatu, menu bat adostu, izana omen da, EAEn bestelako gehiengo bat irudikaraztea, aurreko dinamikak hautsi izana, errelebantzia. Izan ere, norbaitek esan lezake akordioa (eta akordioetara iristeko ahalmena) hain dela garrantzitsua, mokadurik hartu gabe ere EH Bilduri mahaitik ase eta beteta altxatzen delako irudia ematea komeni zaiola, PSOEren zuzenketa atzerakada ez dela esanez.

Gazi-gozoa, gazi-geza edo ezti-mingotsaren zaporea behin dastatuta zaila da ahanzten. Tartean gozoa (edo geza) nabarmenduko da ahoratzearekin batera, baina hortik gutxira gaziaren edo mingotsaren kolpea etorriko da. Edo alderantziz. Gustua hezi omen daiteke, nahiz eta batzuetan urteak eskatu, eta ez bihotzerre gutxi. Beste batzuk, berriz, berehala zaletzen dira jatetxe ezberdin gehiagotara joan ahal izanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.