Angel Erro.
JIRA

Jokalekua

2019ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Igandeko hauteskunde gauean adierazpenak egitera ateratzen gehien berandutu zirenak, jakin-min handiena eragiten zutenak, Ciudadanoseko Albert Rivera eta PSOEko Pedro Sanchez izan ziren. Lehenak dimisioa emanen ote zuen (suspensea atzora arte luzatu zuen). Bigarrenak nondik joko zuen. Analisi gehienak haiengan zentratu dira, fardel deserosoena haiek dute eta: ia desagertzeko zorian gelditu den alderdia eta gobernua osatu ahal izateko lehenago baino egoera askozkorapilatsuagoa omen duena.

Testuinguru horretan disimulatuago igaro da Alderdi Popularraren egoera (irribarretsu atera ahal izan dira argazkietan, garaipentzat salduz emaitzak), baina nik ez nuke Pablo Casadoren tokian egon nahi, hemendik egun batzuetara. Botere ekonomikoek berehala presionatuko dute Espainiako Gobernua babes dezan, ezkerreko politikak egiteko tentazioak uxatuta. Baina, aldi berean, haren eszisioa izandako Vox alderdiaren antzaldaketa populista nola apaldu ezin jakinda ibiliko da, paralizatuta, Ciudadanosen irakaspena nola hartu.

Horri gehitu behar zaio EAEn (Nafarroan ez dago jakiterik) eklipsatu izanaren datua. PP urteetan elikatu da euskal gatazkaren kudeaketaz. Horren lorratzean jarraitzen dute, ohartzeke jokalekua zenbat aldatu den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.