Angel Erro.
JIRA

Guretarrak

2020ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Lasaitua hartu dute askok superasteartean Joe Biden berpiztu delako Etxe Zurirako hautagai demokrata izateko lasterraldian. Moderatu batek kalte handiagoa ekar omen diezaioke Donald Trumpi, hala irakurri dut presazko azterketetan, Bernie Sanders bezalako ezkerzale batek uxatuko omen lituzkeelako demokraten boto emaile epelak eta Trumpen kontra egon badauden errepublikazaleak ere. Batek daki. Nik, printzipioz, uste dut aieru hauek gutxitan ateratzen direla norberak espero duen moduan; bihotzez bozkatu behar da, eta gero gerokoak; eta Trump bezalako hautagai inprobable eta ezusteko baten kontra agian gehiago egin zezakeela Sanders bezalako hautagai konplikatu eta ezustekoak. Batek daki. Ez da gure arazo, noski, baina zipriztinak honaino ere iritsiko dira, emaitza edozein delarik ere.

Oraindik ez omen dago arrain guztia salduta, baina hasia naiz susmatzen, norbaiti aspaldian entzun bezala, Bernie Sandersek askoz zailago duela demokraten hauteskunde primarioak irabaztea AEBetako hauteskundeak berak baino. Askotan hala izaten da guretarren artean ditugu kritiko eta kontrario zorrotzenak. Guretarrek egin ohi digute kasurik gutxien eta ikusi ohi digute kanpoan arrakasta erdiesteko aukera gutxien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.