Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA. Uxue Kerejeta. Musikaria

«Rock izar bat bezala sentitu nintzen»

Uxue Kerejetak musikaz gozatzen eta gozarazten jarraitu nahi du esku artean dituen zenbait proiektu berrirekin. Terapeutikoki ere, patologiak hartuta musika materiala sortzen ikasten ari da.

GOTZON ARANBURU /FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Joseba Arratibel Ladron -

2022ko abuztuak 4 - Zumarraga

Esan daiteke Uxue Kerejeta (Zumarraga, Gipuzkoa, 1999) musika eginez jaio zela. Betidanik gustatu izan zaio abestea, eta oso gazte hasi zen trikitia jotzen; aurrerago, panderoa; ondoren, gitarra; eta pianoa ere jotzen du. Hainbat txapel eskuratu ditu trikiti munduan, hainbat taldetan jo izan du, eta Gaztea Cover lehiaketan finalera heldu eta publikoaren saria irabazi izanak ezagun bihurtu du. Ikasketetan ere musika aplikatzen du, eta musika terapiako masterra amaitu berri du. Orain, bakarlari moduan hasi da kontzertuak ematen, eta musika proiektu batean ere murgilduta ibili da aste honetan. Hainbat artista, musikari eta sortzailerekin batera. «Oraindik ezin dut ezer aurreratu, baina laster emango dugu horren berri».

 

Musikan zer erreferente izan dituzu?

Musika munduan betidanik izan dut erreferente nire trikiti eta panderoko irakaslea, Edurne Iturbe. Harekin hezi naiz musikan; hark erakutsi dit dakidan guztia. Panderoaren munduan, Maurizia Aldeiturriaga ere izan dut erreferente. Musika tresna honetan, gainera, ez dugu besteetan adina erreferente. Maurizia plazetara atera zen lehendabiziko emakumeetako bat izan zen. Zoragarria da gure aurretik Euskal Herrian horrelako aitzindaria izatea. Garai haietan, hori egitera ez zen edonor ausartzen; ikaragarria da. Trikititik eta panderotik at, Ines Osinaga erreferente dut. Sexua eta sexualizazioaren inguruko abestiak jorratzen ditu, gainera euskal musikaren bidez. Musikatik harago, nire ama, noski, baina hori oso ohikoa da. Beste erreferente bat Oihane Vicente da; asko laguntzen eta erakusten didan lagun bat da.

Gaur egun nola ikusten duzu emakumeen presentzia musika munduan?

Handitzen ari dela uste dut, baina oraindik gizonezkoak gailentzen dira. Olatz Salvador musikariarekin hitzaldi bat izan genuen behin, eta zera esan zuen: «Zer pasatzen da gizonezko bat oholtzara igo eta gaizki kantatzen badu? Behetik txalotu egingo dutela. Baina emakume baten kasuan, epaitua izango da». Horregatik, oraindik badago zer egin. Emakume musikarion helburua oholtzetan presentzia handitzea da.

Trikiti munduan, nola erabaki zenuten Andoni Oruesagastik eta zuk txapelketetan parte hartzea?

Trikiti kontzertu batean —12 urte izango genituen—, Edurne Iturbek txapelketetan parte hartzea proposatu zigun. Lehenengo txapelketa Zaldibarkoa [Bizkaia] izan zen. Aramaion [Araba] kanporaketa aurreko bat egin zen, eta finaleraino heltzea lortu genuen. Esperientzia horri esker, beste hainbatetan parte hartu dugu, eta zortzi-bederatzi txapel inguru lortu ditugu, gaur egun arte.

Zer eman dizu oholtzak?

Herriko festetan igo nintzen lehen aldiz trikitiarekin oholtza gainera, lagun talde batekin. Ilusio eta pasio handiarekin jo nuela oroitzen dut; jendaurrean rock izar bat bezala sentitu nintzen. Txapelketetan, ordea, beti igo izan naiz panderoarekin; erosoago sentitzen naiz, eta Andoni ere bai trikitiarekin.

Zure musika ibilbidean, zer izan da Gaztea Cover lehiaketa?

Zerbait berria eta oso polita izan da. Jende berria ezagutzeko aukera izan dut, lehiaketan eta lehiaketatik kanpo. Oro har, iritziak jasotzea asko gustatu zait; oso asegarria izan da, eta ikasteko balio izan dit. Asko eskertzen dut jasotakoa.

Nolakoa izan zen abestiaren hautaketa? Eta publikoaren saria?

Lehiaketaren berri jakin nuenean, ez nion kasurik egin. Hilabete lehenago, Jon Goenagari esan nion, nire pianoko irakasleari, Xabi Bandiniren Zalantza eta egia abestia atera nahi nuela. Entseatzen ari nintzela, pentsatu nuen ideia ona izan zitekeela lehiaketan abesti horrekin parte hartzea, eta ausartu nintzen. Publikoaren saria ez nuen espero; izan ere, ez nekien jendeak trikiti mundutik at egiten nuen musika gustuko izango ote zuten edo ez.

Musika terapiako masterra amaitu berri duzu Madrilen. Nola uztartzen da musika terapian?

Musika terapia bide bezala uztartzen da; hau da, arazo bat dagoenean, musika konponbiderako erreminta da. Arazo ororen patologiak hartuta, musika materiala sortzen dugu, datorren saiorako helburu batzuk ezarriz, eta hobetuz. Orokorrean, farmakorik ez duten patologiak lantzen dira, sendaezinak; sindromeak, besteak beste.

 

>Etorkizunari begira, zer asmo dituzu musikan? Abestiak konposatzea, disko bat grabatzea...?strong<>

 

Gauza asko dauzkat idatzita, baina oraindik ez dauzkat abesti asko osatuta. Aurten, ikasketak amaituta, denbora gehiago dut abestiei behar duten prozesua eskaintzeko. Eta, nork daki, abesti horiekin agian disko bat kaleratu dezaket; oso polita izango litzateke.

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Edonork egin dezake eskrima»

Joseba Arratibel Ladron

Otaegik 34 urte daramatza eskrima praktikatzen, eta 22 urte Fortuna kirol elkartean eskrima irakasten. Bihar eta etzi, gainera, eskrima saioak eskainiko dituzte Donostiako Katalunia plazan.
2 ©JON URBE / ARGAZKI PRESS

Handituz joan den olatua

Amaia Jimenez Larrea

Donostiako Piratek hogei urte bete dituzte aurten. 2002an, hiriko gazte batzuk, «zezenketen, su festen eta izozkien» jaiak alde batera utzita eta beste eredu baten bila, eztabaida sortzen hasi ziren. Abordatzea izan zen eztabaida sortzeko egitasmoa, eta gaur egun festen ekitaldi nagusia da.

Kilometro Lezoko ikusleak, iaz, emanaldi batean. ©LEZOKO UDALA

Nobedadeak Kilometro Lezon

Joseba Arratibel Ladron

Datozen hiru asteburuetan, Kilometro Lezoren hirugarren aldia egingo dute. Dantza emanaldiez, zirkuaz, antzerkiez eta musikaz gozatzeko aukera egongo da

Jendetza bildu ohi da festen hasieran Laudion. ©LAUDIOKO UDALA

Dantzaz beteriko festak

Maixa Utrera Puelles

Martxan dira Laudioko San Roke jaiak, Jabier Artetak txupinazoa bota eta agurra irakurri ostean. Bi txandatan egingo dituzte jaiak: lehen txanda, bihar arte; ondoren, hilaren 24tik 28ra

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Joseba Arratibel Ladron

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...