Angel Erro.
JIRA

Ekidistantzia

2019ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Gure herrian luzaroan ez da batere gustu onekoa izan ekidistantea izatea. Iraina ere bazen norbaiti ekidistante deitzea. Hainbeste non askori egotzi izan zaien (gehiengo zabalari) ekidistantziaren orbana, baina inor gutxik aldarrikatzen zuen bere burua halakotzat. Denbora hitza eta kontzeptua bera historiaren bazterrean ahaztuta uzteko bidean da. Distantziak ez ditu grisak maite. Nik neuk ere ez nuke honi buruz idatziko, ez banu beste nonbaiteko iritzi-emaile baten ahotan kontzeptua berpiztuta ikusi. Katalan batenean, hain zuzen. Harritzeko gutxi. Nori ari zaie orain beren burua definitzeko eskatzen? Marc Girók bestea jokoz kanpo uzten duten gauzak esan ohi ditu, femeninoan hitz egiten du baina emakume burges zaharkitu baten ahotan, aurreiritziak auzitan paratzen dituen adierazpenak eginez. Entzun diodan azken elkarrizketan, inork galdetu gabe, hala esan du, «ni, ez pentsa, ekidistantea naiz, eta nago gauza handia dela ekidistantea izatea, zeren guk azkenean arrazoia ez bagenu?». Buruz ari naiz aipatzen. Aurrerago, solasak beste bide bat hartu duenean, ñabardura gehitu du: «Ekidistantea naiz, baina, aizue, tontolapikoa ez». Atzokoa bezalakoaren aurrean tontolapikoa litzateke erdian gelditzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.