ULTIMATUMA

2017ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Eskakizuna. 155. artikulua aplikatzen hasteko lehenbiziko pausoa da. Espainiako Gobernuak zazpi orriko idazki bat aurkeztu dio Generalitateari. Besteak beste, Carles Puigdemont presidenteari eskatu dio zehazteko ea herenegungo deklarazioa independentzia deklarazio bat den, edo «generalitateko beste ordezkariren batek» independentzia deklaratu ote duen.

Epeak. Generalitateak hilaren 16ra arteko epea du «baiezkoa edo ezezkoa» erantzuteko —10:00etara arte—. Erantzuna baiezkoa balitz, erantzunik ez balego, edo erantzuna «baiezko edo ezezko sinple batetik ezberdina balitz», Madrilek «deklarazio hori bertan behera uzteko» aukera emanen dio hurrengo osteguneko 10:00etara arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.