Gora egin dute indarkeria matxista auziek Nafarroan

2018ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak argitaratutako txostenaren arabera, emakumeen aurkako indarkeriari lotutako prozesuek nabarmen egin dute gora azken urteetan: %17,6 hazi ziren 2016tik 2017ra. Hazkundea %41ekoa da, 2015eko datuekin alderatuta.

Emakumeen aurkako indarkerian espezializatutako epaitegien lana ikertu du auzitegi nagusiak: Iruñekoa, Lizarrakoa, Tafallakoa, Tuterakoa eta Agoizkoa: horietan guztietan, 2.200 auzibide erregistratu zituzten 2017an. Aurreko urtean, 1.857 kasu tramitatu zituzten epaitegi horietan; eta 2015ean, berriz, 1.553. Salaketez gainera, babes eskaerek ere gora egin dute azken urteetan (%12,76); Iruñean eta Lizarran, batez ere. Gainontzekoetan, hazkundea apalagoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.