GAKOAK

2018ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Zortzi puntu ditu proposamenak: erakunde publikoei eskaerak egin dizkiete, eta betetzeko konpromisoak hartu dituzte ikastolek.

Garaiz kanpoko matrikulak. Atzerriko jatorria duten ikasle gehienak matrikulazio garaitik kanpo eskolatzen dira. Hezkuntza Saileko teknikariz osatutako eskolatze batzordeek «dagokion herrian matrikulazio arazoak dituen ikastetxera bideratzen dituzte». Batzordeotan eragileak egotea nahi dute ikastolek, banaketa «orekatuagoa» izateko.

Ghettoak. Hiriguneetako «ghettoetan dauden ikastetxeen arteko oreka» sustatzeko eskatu diote Jaurlaritzari; baita ikastetxe horietan integraziorako behar diren baliabideak eskaintzeko ere.

Ikastetxea hautatzea. Lurraldeko eskolatze guneen alde agertu dira ikastolak. Gurasoei ikastetxea hautatzeko eskubidea bermatzeko, gune horiek «independenteak» izatea eta «eskolen funtzionamenduari buruzko informazio objektiboa» ematea eskatu dute.

Hizkuntza aukera. Hizkuntza ereduen sistemak segregazioa sustatzen duela uste dute ikastolek; murgiltze eredua ezartzeko eskatu dute.

Harrera planak. Jatorri atzerritarreko ikasleak ikastoletara joaten direnean, bertan geratzea lortu nahi dute. Horretarako harrera planak egiteko konpromisoa hartu dute.

Baldintza ekonomikoak. Itunpeko ikastetxeetan kuotak ordaintzen dituzte ikasleek. Ordaintzeko zailtasunak dituzten familientzako bekei eutsiko diete, baina sistema berritu nahi dute. Eredu berria «objektibatua» eta hainbat aukera eskaintzen dituena izatea nahi dute.

Eskolatik kanpo. Segregazioa ikasgeletatik kanpo ere gertatzen dela nabarmendu dute. Horregatik udalei herri eta auzoetarako harrera plan integralak eskatu dizkiete.

Aurrekontua handitu. Hezkuntza Sailak 1,6 milioi bideratu ditu aurten ikasle horiek integratzeko. Ikastolen ustez, hogei milioi euro behar dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.