HERRITARREN KEXAK

2021eko martxoaren 31
00:00
Entzun
«Bermeoko osasun etxera deitu dut (...). Nire ohiko medikua ez zegoen, eta ordezkoarekin pasatu didate. Gaztelaniaz erantzun dit, eta nik euskaraz dakien medikua eskatu diot. Berak, ordezkoa zela, eta ez duela euskaraz jakin beharrik: berriro deitu beharko nuela zentralitara. Bermeo moduko udalerri euskaldun batean euskarazko zerbitzua nahi dugula markatua dugunok zergatik ibili behar dugu horrela?»
Osasungintza
476-2020. zenbakidun kexa

«Durangoko baheketara joan naiz PCR proba egitera. Gaztelaniaz artatu naute, nik euskaraz egin arren»
Osasungintza
997-2020. zenbakidun kexa

«Osasunbideak 2020ko azaroaren 4tik zortzi lan deialdi egin ditu, Europako Batasuneko hizkuntzak euskara baino gehiago puntuatuta»
Osasungintza
1144-2020. zenbakidun kexa

«Koronabirusa dela eta, igandean ertzain autoetako mezuak erdara hutsean izan dira, non eta arnasguneetan, Azpeitian eta Getarian jasotako audioetan»
Herrizaingoa eta segurtasuna
234-2020. zenbakidun kexa

«Antsoaingo udaltzain batek kotxetik: 'No tienes mascarilla?'. Euskaraz erantzun diot. 'Cómo pretendes mantener la distancia?', jarraitu du. Nik euskaraz egin badiot ere, hark espainolez egin dit»
Herrizaingoa eta segurtasuna
461-2020. zenbakidun kexa

«Azaroaren 11n Bilboko San Adrian institutuak antolatutako formakuntza saioa izan genuen irakasleok: irakurketa plana. Berritzeguneko andre batek eman zuen, erdara hutsean. D ereduko eskola bat da: ez da normala»
Hezkuntza
1092-2020. zenbakidun kexa
 

«Baionako Herriko Etxea. Usaian bezala, Baionako haur guziek eskuratu dituzte auzapezaren partez errota itzuli txartel bana eta gutun bat. Biak frantses hutsean. Euskaraldia pasa, eta hau da egia»
Herriko etxeak eta udalak
1208-2020. zenbakidun kexa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.