Hegoaldeko umeak txertatzen, hilaren 15etik aurrera

2021eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Pfizer botika etxeak 5-11 urte arteko haurrentzat ondu duen COVID-19aren aurkako txertoa jartzeari bidea ireki dio Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak. Adierazi du umeentzako lehen txertoak hilaren 13an jasoko dituztela, eta hilaren 15ean hasi ahal izango dira autonomia erkidegoak umeak txertatzen. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik esan du «prest» daudela. 11 urtekoekin hasiko dira. Nafarroako Gobernuak esan du hurrengo astearen erdialdera hasiko direla txertatzen, Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak zehaztutako egutegiaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.