Jose Moreno

San Andres batailoiko azken gudaria

Astelehenean hil zen Jose Moreno gudaria, buruko infartu baten ondorioz. Gerrarako izena eman zuen 17 urte zituela, eta San Andres batailoian aritu zen fusilari. Azken urteetan, memoriaren alde jardun zuen.
MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Olatz Esteban Ezkati -

2019ko abuztuak 28

Jose Morenok bere larruan pairatu zituen 1936ko gerra eta frankismoaren errepresioa. Zulatzaile lehenik, eta fusilari gero, gudari izan zenez bizi izan zituen trintxerak, kartzela eta kontzentrazio esparrua. Bilboko Zorrotzaurren jaio zen, 1918an, eta 100 urte zituela zendu zen, astelehenean, Bilboko Santa Marina ospitalean, buruko infartu baten ondorioz. San batailoiko «azken gudaria» izan zen.

Francok altxamendua hasi bezain pronto, izena eman zuen gerrarako, 17 urterekin. Sondikako aireportuko (Bizkaia) lanetara bidali zuten lehenik, baina hura «aspergarria» zitzaion. Orduan, ELA sindikatura jo zuen lagun batekin , eta lubakiak egitera bidali zituzten, San Andres batailoira.

Balmasedan (Bizkaia) egin zuen instrukzioa eta, ondoren, Zeanurira (Bizkaia) bidali zuten, lubakiak zulatzera. Han jardun zuen hainbat hilabetez, tropa frankistek Bilbo hartu zuten arte. Orduan, batailoiak atzera egin behar izan zuen, eta Santanderreraino (Espainia) joan ziren. 1937ko abuztuan, Balmasedako Kolitza mendian aritu zen borrokan lehen aldiz: «Tiroka ari ginen, baina nora ari ginen ez bageneki bezala. Tiroka, hona eta hara, itsu-itsuan. Gerran, norbait hilko nuen agian, baina inor ez, frankistek bezala, buruan atzetik tiroa jota», azaldu zuen elkarrizketa batean.

Santoñako (Espainia) gertakarien ostean, Italiako tropen esku geratu zen, eta haiek frankisten menpe utzi zuten: «Orduan, infernua hasi zen». Zaragozako (Espainia) kontzentrazio esparru batera eraman zuten lehenik. Gerrako presoek lan behartuak egiten zituzten han; Morenok errepideak eraiki behar izan zituen. Garai hartako «oso oroitzapen txarrak» gordetzen zituen. Fusilatua izateko zorian ere egon zen, guardia batekin izandako gorabehera batengatik. Azkenean, baldintzarik gabeko espetxealdira kondenatu zuten, baina 1939. urtearen amaieran absolbitu zuten. Alabaina, soldadutza egin behar izan zuen urte eta erdiz, eta 1941ean itzuli zen Bilbora, gerra hasi eta bost urtera.

Memoriari eutsiz

Sorterrian, ezkondu eta Navaleko ontzioletan hasi zen lanean. Han jardun zuen erretiroa hartu zuen arte. Geroztik, aktiboki aritu zen 36ko gerrako gudarien memoriaren alde lanean: Aterpe 36 elkartea sortu zuen mende hasieran. Artxandan (Bilbo) dagoen gudari guztien omenezko eskultura izan zen hark gidatutako egitasmoetako bat. Frankismoaren aurkako Argentinako kereilaren barruan ere deklaratu zuen, 2016an, Barakaldon (Bizkaia).

Azken urteetan, hedabideei helarazitako eskutitzen bidez adierazi zuen iritzia, «frankismoaren krimenak salatuz beti». Gogor salatu zuen, esaterako, egungo hainbat alderdi politikoren jarrera, frankismoko krimenak «estaltzeagatik»: «Diktaduran jarraitzen dugu. Haiek agintzen dute oraindik». Franco Erorien Haranetik ateratzeko auzia ere izan zuen hizpide: «Francok ez du eskubiderik beharturik lan egin zuten presoek eraikitako leku horretan atseden hartzeko».

«Bakarrik geratzen ari naiz». Gudarien azken testiguetako bat zen Moreno, eta jakin bazekien. Horregatik, ahotsa eman nahi izan zien isilpean geratu ziren haiei, eta sona handiko gizona bilakatu zuen horrek. Bi liburutan bildu dituzte haren bizipenak, eta The New York Times hedabideak ere izan zuen haren berri: urtarrilean elkarrizketa egin zion hilberri den gudariari. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere gogora ekarri du Morenoren irudia: «Bere natura txikitik pertsona handia, bihotz-zabala, gure artean itzal luzea utziko duena».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

<b>Konfinamendua.</b> Baionako karrikak hutsik, eta dendak itxita konfinamendu garaian. ©BOB EDME

Larunbatetik aitzina dendak irekiko dituzte Iparraldean

Maria Ortega Zubiate - Oihana Teyseyre Koskarat - Paulo Ostolaza

Jatetxeak ez dituzte urtarrilaren 20a aitzin zabalduko, baina ostatuentzako eperik ez dute eman. Madrilek aurreratu du etxeratzeko orduei eutsi nahi diela Eguberrietan

Makazaga eta Ormaetxea, Zabalganako eskolaren atarian. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Euskaraz heztearen garrantzia

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Gurasoek umeekin euskaraz aritzearen garrantzia azpimarratu dute, nahiz eta leku batzuetan «zailagoa» dela aitortu. Hizkuntza ohiturak aldatu nahi dituzte, hala nola beste gurasoekin.

Osasun krisiak nabarmen okertu du elbarritasunen bat duten pertsonen bizi kalitatea. ©LUIS JAUREGIALTZO/ FOKU

Malkartsuago egin zaie bidea

Edurne Begiristain

Izurriaren bigarren olatuak areagotu egin ditu urritasunen bat duten pertsonen arazoak, oztopoak eta premiak. Koronabirusak «mendekotasun» handiagoa sortu die, eta bizi kalitatea «okertu». Egoitzetan dauden mendeko pertsonak «salbuespen egoeran» bizi direla ohartarazi dute.

Mari Luz Esteban, Elurre Iriarte, Saioa Iraola eta Onintza Irureta, atzo, <em>Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko zubiak</em> saioan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Feminismoa eta euskara, elkar egiten eta eragiten

Irati Urdalleta Lete

Euskalgintzak eta feminismoak elkarri eman diotenaz eta oraindik egiteko dagoenaz aritu dira Mari Luz Esteban, Elurre Iriarte, Saioa Iraola eta Onintza Irureta, 'Euskara eta feminismoa bidelagun' zikloko azken mahai inguruan. 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.