PP finantzaketa handitzea ari da negoziatzen

Berria -

2019ko urtarrilak 15
Itunpeko eskola erlijiosoetako gatazka bete-betean dela, EAEko PPk iragarri du finantzaketa publikoa areagotzea negoziatzen ari dela Eusko Jaurlaritzarekin. Zehazki, gobernuarekin hitz egiten ari dira itunpeko sarearen finantzaketa handitzea, langile publikoen soldatak igotzearen truke —hori jasoa zuen gobernuak aurrekontu proiektuan, baina ez zuen lortu babes nahikoa proiektua onartzeko—. Alfonso Alonso PPko presidenteak ohartarazi du «sekulako ezberdintasuna» dagoela sare publikoaren eta itunpekoaren finantzaketan, eta diru gutxiegi duela itunpekoak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna